XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
NERE BORDATXOTIK.Biar, larunbata, asiko da Errezil-go Dema Sariketa, uztarri-motzean.
Etzi, igandea, izango du jarraipena, segira.
Azaroaren ogeian, bukaera.
Biar jokatuko diranak: Astigarraga-ko
Saioak: eguardiko amabietan, arratsaldeko lauterdietan eta gabeko amarretan.
Illaren amalauean (igandean), jokatuko diranak: Alkiza-ko
Tolosa-ko
Saioak: goizeko amaiketerdietan, arratsaldeko lauterdietan eta gabeko amarretan.
Azaroaren ogeigarrena urreratzen danean argitaratuko ditut egun artan jokatzekoak diranen izenak.
Aste guzia daukagu tarteko.
Errezil-en lana egingo duen idi bakoitzak
Idijabeak libre dute nundinaiko itzaiak ekartzea.
Gogora ditzagun Errezil-en banatuko dira lenengo sei sariak: Lenengoa, amabi milla peztakoa. Bigarrena amar milla peztakoa. Irugarrena, zortzi milla ta bosteun peztakoa. Laugarrena zortzi milla peztakoa. Bosgarrena, bost milla ta bosteun peztakoa. Seigarrena, lau milla ta bosteun peztakoa.
Sartuta daukagun denborale onek utziko al du gauzak pentsatuta bezela egiten?.
Izendatutako egun danetan izango al dira demak?.
Au izaten da estali gabeko probalekuen arrixkua.
Bestalde, ona pranko egin du aspaldian, eta bein azaro erdira ezkero ez degu arritu bear denbora zakartzearekin.
Pestetan daude Getari-ko Askizu baillaran ere San Martiñak ospatzen ari dira.
Etzi, igandea
Maitea dute askisutarrak itziartar soiñujole trebea.
Goizeko amaiketerdietan, meza.
Ondoren, Etxeberria ta Arozamena-ren bertso saioa.
Bereala, baillara artako
Ordubietan, anaitasun bazkaria.
Baiña, bazkal aurretik esku-erakutsi bat egingo diote
zeu ere ona zera-ta.
Zure auspoak atera du or
makiñatxobat zarata.
Gazte jendea mugi-erazten
izan zera zu aparta
nere zorion beroak ere
Orio-ko San Martin baillara.
Emengo jendea ere pesta-aro betean oraintxe.
Etzi, igandea, programatxo au eramango dute aurrera: Goizeko amabietan meza, San Martin-en ermitan. Ondoren, Azpillaga ta Gorrotxategi-ren bertso saioa. Ordubietan anaitasun bazkaria,
Denborak laguntzea komeni da, bateko ta besteko pestak luzimenturik izango badute.
San Juanetan denbora ona izaten errezago da noski.
San Martiñetan baiño.
Eguna ere ondotxoz luzeagoa orduan.